Asfaltatzea

Aglomeratua. Parking. Martutene
LANDA E IMAZ, S.A. bere sorreratik partikular txiki, zein erakunde haundientzat, asfalto natural galdatuarekin asfaltatze lanak, zolaketak, manteinua eta zolaketen konponketak egiten dituen enpresa bat da.


Asfalto natural galdatua, azpiegitura publikoen eta pribatuen konponketa eta manteninurako eta kale, errepide eta urbanizazioen asfaltatzerako erabiltzen da.

Lan pribatu eta partikular txiki eta haundientzako egiten ditugun asfaltatze proiekuetan, beste batzuen artean ondorengoak ditugu: galtzadak, aparkalekuak, jolas guneak, kirol guneak eta pilotalekuak, garaje lurzoruak eta sarbide arrapalak. Mota guztietako urbanizazioak urbanizatzen ditugu, merkataritza guneak, pabiloi industrialak eta auzotar komunitateak. Ondoren, lan zibil publiko zein pribatuentzako egiten ditugun beste lan batzuk zehazten dira.

Sarbide arrapala Frantzia PasealekuanAsfalto natural galdatua Maestro Guridi garajeanAsfalto natural galdatua Oteiza Museoan. Alzuza. NafarroaAsfalto fundido en Museo Oteiza de Alzuza. NavarraGaraje arrapala. Tolosa Hiribidea



ASFALTO GALDATUAREN ERABILERAK:

Asfalto natural galdatua, oinezkoen erabilera eta igarotze gehienetan zoladura moduan erabili daiteke, hala nola:

Espaloiak
Oinezkoen guneak
Zumardiak, jardinak, patioak eta jolas guneak
Herri Plazak
Metroko nasak, trenak eta tranbiak
Soto eta bodegak
Herri Azokak

Zoladura jarraitua denez, egokia da kirol instalazioetarako (estalitako guneetan edo kanpokoetan), zehazki, zoladura bezela erabiliz edo beste zoladura bateko euskarri geruza bezela ere erabil daiteke. Kirol gune hauek, normalean, ondorengoak dira:

Pilotalekuak
Tenis pistak
Voley, saskibaloi, eskubaloi, etab. zelaiak
Patinajerako pistak
Polikiroldegietako edo balio anitzeko pistak, etab.

Era berean, zoladura bezala erabili daiteke ibilgailuen igarobideetan eta gune industrialetan:

Galtzadak
Garaje eta aparkalekuak
Autobusentzako bideak
Fabrikak eta biltegiak
Industri lurzoruak, etab.
Museoetako lurzoruak


Asfalto natural galdatua eta inprimatutako zoladura apaingarriak egiten dituen enprea izanik, zolatutako lurzoru aparingarrietan espezializatuta gaude. Giza baliabide, baliabide tekniko, esperientzia eta azpiegitura hoberenak ditugu, zolatutako lurzoruei konponbide onena emateko.

Gure bezero txiki eta haundien artean, erakunde publiko eta pribatuak daude, enpresak, partikularrak, bizilagun taldeak, urbanizazioak, txalet partikularrak, baserriak, sagardotegiak, hotelak eta jatetxeak.

PARTIKULAR EDO BIZILAGUN TALDEENTZAKO DITUGUN ZERBITZUEI BURUZ INFORMAZIOA BEHAR AL DUZU?

Proiekturen batean aholkua behar al duzu?

Bizilagun bakarreko etxebizitzak, urbanizazioak, baserriak, hotelak, jatetxeak, zolatutako lurzoruak eta asfaltatze lanei buruz informazioa eska ezazu, konpromisorik gabe.

Proiektua aztertzera joango gara eta neurrira eginiko aurrekontua prestatuko dizugu.

DEITU IEZAGUZU: 943 45 05 25

ESKA EZAZU AURREKONTUA