Lan zibil / Publiko batzuk

LANDA E IMAZ, S.A. 1919-an sortu zenetik, lan zibil publikoan espezializatutako eraikuntza enpresa bat da, lehenengo egunetatik, gaur arte lan asko aurrera eramanez, bai sektore publikoan, zein pribatuan, erakunde ofizial askorentzat eta Gipuzkoako eta beste hainbat probintzietako udalentzat.


Mota guztietako zerbitzuen kanalizazioetan (ura, saneamendua, gasa, elektrizitatea, telefonia, zuntz optikoa), galtzada eta espaloietako zolaketetan, urbanizazioetan eta bide publikoen hiri mantenu zerbitzuan espezializatua dago.

LANDA E IMAZ-en herri lanetako sektorearen beste jarduera garrantzitsueneko bat, asfalto natural galdatuaren lantze eta hedatzea da. Zolaketetarako erabiltzen den oso produktu berezia da, urbanizazioak, plazak eta parkeak, oinezkoen eta ibilgailuen igarobiderako bideak, hala nola, frontoi eta kirol pisten lurzoruak zolatzeko erabiltzen dena. Herri lan publikoaren sektorean, asfalto natural galdatua, zolaketetarako erabiltzeaz gain, beste funtzio batzuk ere baditu, bide publikoetan higaduraren eta errodadura haundien aurkako erresistentzia.

Donostian kokatutako gure enpresa familiarrak, bere proiektuak lan zibiletara eta herri lanetara bideratzen ditu. Nahiz eta jarduera nagusienak Donostia eta Gipuzkoan bildu, Euskadiko beste probintzi batzuetan eta lurralde nazionalean ere, gure zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Herri lan zibilaren barruan, gure enpresaren beste jarduera garrantzitsu bat, zolaketak eta zoladurak dira. Baldosa, galtzada harria, lauza, asfaltoa, inprimatutako hormigoia eta asfalto galdatuarekin zolaketak egiten ditugu.

Herri lan zibilaren barruan, mota guztietako kanalizazioak egiten ditugu (ur kanalizazioak, saneamendu kanalizazioak, bai euri ura, bai ur zikinenak, kanalizazio elektrikoak, zuntz optiko eta telefoniako kanalizazioak, gas kanalizazioak, argiteria eta trafikoko kanalizazioak, beste batzuen artean...).

LANDA E IMAZ, S.A. -ek sektore desberdinetako erakunde ofizial, enpresa publiko eta pribatu garrantzitsuentzat lan egiten du, guztiei prestakuntza tekniko hoberena eskainiz, herritarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Elkarlana egiten dugu sektoreko beste enpresa liderrekin, ahaleginak eta baliabideak bateratuz, eskaintzen ditugun zerbitzuak zabaldu ahal izateko.


Inprimatutako aglomeratu zoladura. Hondarribia Kalea. Donostia, Gipuzkoa.Inprimatutako aglomeratu zoladura. Hondarribia Kalea. Donostia, Gipuzkoa.

Lan zibila / Herri lanak



LANDA E IMAZ-en azken 25 urteetako bezero nagusiak:
Donostiako Udala, Ur eta Saneamendu, Bide Publikoaren Hiri Mantenua, Parke eta Lorategiak, Mugikortasun eta Argiteria sailetan.

Naturgas Energia eta Iberdrola, gas eta elektrizitate kanalizazio eta transformazio zentroen sailetan.

LANDA E IMAZ-ek esperientzia zabala du Gipuzkoako hainbat udalerrietan (Adibidez: Errenteria, Irun, Hondarribia, Ibarra, Alegia, Zarautz, Zumaia, etab.) hainbat kale eta plazen zolaketetan.
Ezagutu gehiago Lan zibil / Publiko batzuk

Kanalizazioak

Kanalizazioak

Lan zibila / herri – lanetako kanalizazioak egiten ditugu. Ur kanalizazioak, ur zikinen kanalizazioak eta…

Gehiago ikusi

Zolatzeak

Zolatzeak

Lan zibila / herri – lanetako zolatzeak. Zolatzeak egiten ditugu lauza, baldosa, galtzada – harriekin…

Gehiago ikusi

Hiri - mantenua

Hiri - mantenua

Espaloietako, bide publikoetako eta galtzadetako, bidegorrietako, bizikleta aparkaleku, parke, etab.-en hiri mantenua egiten ditugu.

Gehiago ikusi

Beste lan zibilak / Herri - lanak

Beste lan zibilak / Herri - lanak

Iragazgaizteak, urbanizazioak, transformadore etxolen egokitzapenak, birmoldaketak etab. egiten ditugu.

Gehiago ikusi