Historia

LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.LANDA E IMAZ S.A.



Ia 100 urteko historiarekin, LANDA E IMAZ S.A. Donostian 1919ko Urtarrilaren 15ean sortu zen eraikuntza enpresa bat da, hasieratik lan zibila eta herri lanak aurrera eramanez, hala nola zerbitzu mota guztietako kanalizazioak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, zuntz optikoa, etab.), galtzadetako eta espaloietako zolatzeak, urbanizazio eta mantenu zerbitzuak.





1923an LANDA E IMAZ-ek asfalto natural galdatua izeneko produktua eskuratu zuen, non data horretatik aurrera landu, zabaldu eta hedatzen hasten delarik. Asfalto natural galdatua erabilera asko dituen oso produktu berezia da, adibidez plaza publiko, frontoi, polikiroldegi eta pabilioi lurzoru bezala erabili daiteke, beste hainbat erabileren artean.





1950. urtean energia elektrikoaren sorkuntza eta banaketarako azpiegitura konplexuaren mantenuak, Eléctrica del Urumea eta ElectraArizcun-en absortzioari bide eman zion, aipaturiko data arte zentral hidroelektrikoak baitzituzten, garai hartako eskari elektriko txikiari aurre egiteko.





1967an Landa e Imaz, Donostiako udaleko Urak ustiatzeko eta Saneamendu Zerbitzuaren sailarentzat lanean hasten da, harrezkero aipaturiko sareen mantenua eginez.





1980ko hamarkadan, ENAGASek jabetzan zuen Bartzelona – Valentzia / Euskadi presio altuko gas sarea zerbitzuan jarri zen, Gas Euskadik jabetzan zuen Bergara – Irun gasbideari konektatuz. Sare honetatik presio erdiko gasbideak zabaltzen dira, erabiltzaile industrial zein etxe erabileretarako banaketak eginez. Sare hau Donostiako Udal Gas Fabrikak kudeatzen du, “Donostigas” merkataritza izena erabiltzen hasten delarik.





1996. urtean, Landa e Imaz Donostiako hiri mantenuaz arduratzen hasten da, UTEASO enpresan parte hartuz.





1997. urtean LANDA E IMAZek kalitatezko enpresaren zertifikazioa lortzen du EC – 3368/08 zenbakiarekin, gaur egun indarrean dagoelarik, UNE – EN ISO 9001:2208 arauaren arabera ondorengo lanetarako: zerbitzuen kanalizazioetarako zangak, kale eta plazetako urbanizazioak eta asfalto natural galdatuaren hedapena.





1994. urtean Eusko Jaurlaritzak Donostiako hirian kablea ezartzen du, informazio eta komunikazioen arloan, komunikabideen askatasuna eta teknologia berritzaileen zabalkuntza aurreikusiz.

1998. urtean Euskaltel telefoniako bigarren operatzaile nagusi bezala lanean hasten da eta LANDA E IMAZek Donostiako zuntz optikoko kanalizazio lan gehienak aurrera eramaten ditu.





2000. urtean LANDA E IMAZ Donostiako Sarrueta Pasealekuko 26. zenbakira lekualdatzen da bulegoak, zein biltegia handituz.







2004. urtean San Franzisko kaleko zerbitzu guztiak berritu ondoren, Donostian egiten den lehen kale oineztatzea burutzen du LANDA E IMAZek. Honen ondoren, beste kale batzuk ere oineztatu dira, hala nola: Arrasate Kalea, Gipuzkoa Plaza, San Marzial Kalea, Peña eta Goñi Kalea, etab.





2006. urtean LANDA E IMAZek bere lehen berrurbanizazioa burutzen du, Donostiako Hondarribia Kaleko ustiatzeko uren, ur zikinen, gas, Iberdrola eta argiteria sareak berrituz, hala nola espaloiak eta galtzadak ere. Honen ondoren, beste kale batzuk ere berrurbanizatu ditugu, adibidez: Egia auzoko Karmengo Amabirjinaren kalea, Martutene auzoko Pilareko Andre Maria, Eskalantegi Kalea, Del Deporte Plaza, etab.





2016. urtean LANDA E IMAZ-ek Applus+ ziurtagiria lortzen du, UNE – EN ISO 14001 – 2004 arauaren arabera MA – 3577/16 zenbakiarekin, gaur egun indarrean dagoelarik zerbitzuak berritzeko zangak, plaza eta kaleen urbanizazio eta asfalto natural galdatuaren gauzatze eta hedapen lanetarako.

Halaber, “Zerbitzua Euskaraz”, Bai Euskarari ziurtagiria lortzen du.



Azken 25 urteetako LANDA E IMAZen bezero nagusiak:


Donostiako udaleko, saneamendu eta urak ustiatzeko saila, hiri mantenuko saila, parke eta lorategietako saila, mugikortasuna eta argiteria sailak.
Naturgas Energía
Ibedrola, gas eta elektrizitate kanalizazio sailean eta transformazio etxolen eraikuntza sailean.


Gipuzkoako beste hainbat udaletan ere, kale eta plazen urbanizazio lanetan esperientzia zabalarekin:
Errenteria
Irun
Hondarribia
Ibarra
Alegi
Zarautz
Zumaia, etab.

PARTIKULARRENTZAKO DITUGUN ZERBITZUEI BURUZ INFORMAZIOA BEHAR AL DUZU?

Proiekturen batean aholkua behar al duzu?

Mota guztietako kanalizazioak, galtzadetako eta espaloietako zolatzeak, urbanizazioak eta mantenu zerbitzuei buruzko informazioa eska ezazu, konpromisorik gabe.

Proiektua aztertzera joango gara eta neurrira eginiko aurrekontua prestatuko dizugu.

DEITU IEZAGUZU: 943 45 05 25

ESKA EZAZU AURREKONTUA