Zer da asfalto galdatua?

Asfalto galdatua Donostia
LANDA E IMAZ S.A. eraikuntza enpresa bat da, ASFALTO NATURAL GALDATUAREN sortze, lantze eta hedatzean espezializatuak 1919tik, bere sorreratik Donostiako kale nagusietako galtzada eta espaloien zolaketak eginez.


Asfalto natural galdatua, asfalto naturalaren hauts minerala, betunak eta idorrak nahastu eta 240ºtara galdatzean lortzen den produktua da, egunerokotasuneko aplikazio desberdinetarako erabiltzen dena. Asfalto galdatua, produktuari eman nahi zaizkion ezaugarrien arabera lantzen da.

T-66-002 (5cm2/40º/52,5kg/31min) Frantziako arauak definitutako B proban 10 eta 40/10mm arteko indentazioa betetzen du.

Alzuzako Oteiza Museoa. NafarroaAsfalto galdatu inprimitua. Tolosa Hiribidea 119ko Terraza. DonostiaAsfalto galdatua Kontxako Ondartzako arrapalean. DonostiaMonte Igeldo. DonostiaAsfalto galdatua. Garajeen iragazgaitzea. Txingurri PasealekuaTorrekua Eraikina. ErrenteriaTalai Bordari Ikastola. HondarribiaJose Antonio Gisasola Garajea. EibarUgarrandia Frontoia - Huarte. Nafarroa


ASFALTO GALDATUAREN ERABILERA GARRANTZITSUENAK


Landa e Imaz-ek asfalto galdatua sortu eta hedatzen du, oinezkoen erabilera eta igarotze gehienetan zoladura moduan erabiliz, hala nola:
Espaloiak
Oinezkoen guneak
Zumardiak, jardinak, patioak eta jolas guneak
Herri Plazak
Metroko nasak, trenak eta tranbiak
Soto eta bodegak
Herri Azokak, etc.

Zoladura jarraitua denez, kirol guneetarako (aire librean edo estalpean) egokia da, zoladura moduan zehazki erabiliz edo beste lur mota batentzat oinarri ere izanez.


Ohiko kirol guneak hauek izaten dira:
Frontoiak
Teniseko pista
Voley, saskibaloi, eskubaloi, etab. zelaiak
Patinai zelaiak
Erabilera anitzeko edo kiroletako zelaiak

Era berean, ibiligailuen zirkulazio leku eta gune industrialeetan zoladura moduan erabiltzen dugu:
Galtzadak
Garajeak eta aparkamenduak
Fabrikak eta biltegiak
Lurzoru industrialak

Asfalto galdatuari buruz informazioa behar al duzu?

Proiekturen batean aholkua behar al duzu?

Eska ezazu asfalto galdatuari buruzko informazioa, konpromisorik gabe.

Proiektua aztertzera joango gara eta neurrira eginiko aurrekontua prestatuko dizugu.

DEITU IEZAGUZU: 943 45 05 25

ESKA EZAZU AURREKONTUA

Hirugarrenen eta berezko kookiak erabiltzen ditugu, zure nabigazioaren analisiaren bitartez, gure web orria hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula kontuan hartuko dugu. Informazio gehiagorako, gure Pribatutasun Politika kontsulta ezazu.