Zer da asfalto galdatua?

LANDA E IMAZ S.A. eraikuntza enpresa bat da, ASFALTO NATURAL GALDATUAREN sortze, lantze eta hedatzean espezializatuak 1919tik, bere sorreratik Donostiako kale nagusietako galtzada eta espaloien zolaketak eginez.
Asfalto natural galdatua, asfalto naturalaren hauts minerala,
betunak eta idorrak nahastu eta 240ºtara galdatzean lortzen den produktua da, egunerokotasuneko aplikazio desberdinetarako erabiltzen dena. Asfalto galdatua, produktuari eman nahi zaizkion ezaugarrien arabera lantzen da.
T-66-002 (5cm2/40º/52,5kg/31min) Frantziako arauak definitutako B proban 10 eta 40/10mm arteko indentazioa betetzen du.
ASFALTO GALDATUAREN ERABILERA GARRANTZITSUENAK
Landa e Imaz-ek asfalto galdatua sortu eta hedatzen du, oinezkoen erabilera eta igarotze gehienetan zoladura moduan erabiliz, hala nola:
Espaloiak
Oinezkoen guneak
Zumardiak, jardinak, patioak eta jolas guneak
Herri Plazak
Metroko nasak, trenak eta tranbiak
Soto eta bodegak
Herri Azokak, etc.
Zoladura jarraitua denez, kirol guneetarako (aire librean edo estalpean) egokia da, zoladura moduan zehazki erabiliz edo beste lur mota batentzat oinarri ere izanez.
Ohiko kirol guneak hauek izaten dira:
Frontoiak
Teniseko pista
Voley, saskibaloi, eskubaloi, etab. zelaiak
Patinai zelaiak
Erabilera anitzeko edo kiroletako zelaiak
Era berean, ibiligailuen zirkulazio leku eta gune industrialeetan zoladura moduan erabiltzen dugu:
Galtzadak
Garajeak eta aparkamenduak
Fabrikak eta biltegiak
Lurzoru industrialak
ASFALTO GALDATUAREN FABRIKAZIOA
200 - 260 ºC arteko tenperatura homogeneoan, ondo definitutako betun, legar, hondar eta asfalto hauts zati aldagarriekin eginiko nahasketa da, konposaketa honetan modu osoan ala ez osotasunean parte hartu dezakeelarik.
Asfalto natural galdatuaren fabrikazioa beti hurrengo prozesuak jarraituz egiten da:
Konposizio formula beti errespetatzen dugu, produktua desiratutako ezaugarrien arabera egiteko.
Pisatu, nahastu eta 200 - 240ºC tenperaturara igo daitezkeen materialak fabrikazio unitate bezala erabiltzen ditugu.
Bukaerako produktuaren ezaugarriak arretaz kontrolatzen ditugu.
Asfalto galdatua, astiro biratzen duen paletekin eta 200 - 240ºC tenperatura artean berotzea baimentzen duen, pizgailuez osatutako isolatutako galdaretan lantzen dugu.
Masa osatzen duten materialak eta formulazioan zehaztuta dauden bezela pixkanaka galdaran sartzen dira, formulatutako dosifikazioa errespetatuz, baimendutako tolerantzia batzuk eduki arren, aipaturiko dosifikazioari dagokionez.