Ziurtagiriak

Ziurtagiriak. Landa e Imaz




EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREKIN KONPROMEZUA



LANDA E IMAZ, S.A.ek, bere konpromisoa ezartzen du emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna bertakotzeko politikak ezarri eta garatuko dituela, inongo diskriminazio motarik gabe, baita gure barne antolaketan berdintasun erreala lortzeko neurrien sustapen eta indartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako, Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan definitzen diren oinarriekin bat eginez.



Gure jarduera garatzen den eremu guztietan eta gure antolaketaren erantzukizun sozialaren esparru bakoitzean, emakume eta gizonen arteko berdintasun oinarria onartzen dugu. Horregatik ondorengo konpromisoa hartzen dugu:



Lan talde zabal bat eraikitzea: profil desberdinetako pertsonen integrazioa sustatuz (bere sexu, arraza, nazionalitate, jatorri etniko, erlijioso, sinesmen, adin, ezgaitasunen, etab.-ekiko independentziarekin).

Aukera eta tratu berdintasuna bermatzea, enpresan lan egiten duten pertsonen artean, lan sarbide, formakuntza, soldata eta lan baldintzei, ondare, zerbitzu eta hornikuntzetako sarbide aukerei dagokienez.

Berdintasun balioak bultzatu eta zabaltzea, beste entitate batzuei, zein hiritarrei sentsibilizatu eta erantzukizun sozialeko jardueran martxan jartzea, aldaketa sozialak sortzen laguntzen dutelarik zentzu honetan.

Adierazitako asmoak, Berdintasun Plana ezarriz eramango dira praktikara, hobekuntzak ekarriko dituzten jarduerekin. Hauen funtsezko helburua emakume eta gizonen arteko berdintasun errealaren lorpenean, enpresan aurrera egitea da, eta ondorioz, gizartean.




Donostian, 2016ko Iraila.




INTEGRATUTAKO POLITIKA



LANDA E IMAZ, S.A.–k prozesu guztien hobekuntza jarraitua onartzen du bere kudeaketako funtsezko atal bezala, bere Kudeaketa Sistema Integratuaren ezarpen eta mantenuaren bidez, ala nola, enpresa osatzen duten pertsona guztien segurtasun eta osasuna lortzeko konpromisoa, bere gain hartuz.



Horretarako, ondorengo sistema ezarri eta sendotzeko asmoa dugu, helburu nagusiak hauek izanik:



BEZEROA POZIK UZTEA, kalitatezko zerbitzu eta produktuen hornikuntzaren bidez, bezeroak ezarritako baldintzak, zein legezko eta aplikagarriak diren araudiak betez eta aldi berean LEHIAKORRAK izanez. Era berean, langileek beren jardueretan jokaera seguruak izan ditzaten, bere lanerako berezko arriskuen gaineko informazio guztia emango zaie, ala nola, beharrezko formazioa, hartu beharreko neurri eta baliabideak, prebentzio zuzen bat izanez, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN integrazioa bultzatuz enpresaren jarduera guztietan, indarreko legealdia betetze hutsera mugatu gabe eta produktibitate onena, laneko arriskuen prebentzio handiarekin lortzen dela oinarrizko jatorri bezala ezarriz.

HOBEKUNTZA JARRAITUA, jarduera guztien oinarri bezala definitzea, gure Kudeaketa Sistema Integratuaren eraginkortasun eta efizientzia bilatzeko asmoz.

INGURUMENAREN eta natura guneen babesa, ingurune kudeaketa oinarrizko tresna estrategikoa izanez, lehiarako, errentagarritasunerako, bizirik irauteko eta gure antolaketaren etorkizunaren garapenerako, enpresak ingurumenaren gainean sortu ahal ditzakeen, inpaktu kaltegarriak aurrez ikusteko, ezabatzeko eta minimora gutxitzeko konpromisoa ezartzen da, jardueretako eta mailegatutako zerbitzu eta poluzioaren aurkako prebentzioko aplikazioen hobekuntza jarraituaren bidez.

Halaber eta helburu hauek lortzeko, legeria eta aplikagarriak diren arauak, zein lortutako beste kontratuzko edozein baldintza betetzeko konpromisoa onartzen dugu.



Guzti hau aurrera eramateko, LANDA E IMAZ, S.A.-k langile arduratsu eta teknikoki adituak ditu, heziketa, formakuntza, trebetasun eta esperientzian oinarrituta. Era berean, ekoizte prozesurako egokiak diren baliabide material eta talde teknikoak ditu, legezko eta aplikagarriak diren araudiaren, zein bezeroan baldintzekin bateragarria, halaber, dokumentazio tekniko egoki eta eguneratutakoarekin.



Horregatik, Enpresaren Zuzendaritzak, Landa e Imaz, S.A. – ren INTEGRATUTAKO POLITIKAREN betetzea sistematikoki bultzatzeko konpromisoa hartzen du, langilego, langile eta agintariei, parte hartze kontziente, aktibo eta diziplinatua eskatuz, Ingurumen, Prebentzio eta Kalitatezko helburu guztiak betetzeko ahalegin guzti hauek, denon onurarako direla jakinik.



Donostian, 2016eko Apirilaren 13a.

PARTIKULARRENTZAKO DITUGUN ZERBITZUEI BURUZ INFORMAZIOA BEHAR AL DUZU?

Proiekturen batean aholkua behar al duzu?

Mota guztietako kanalizazioak, galtzadetako eta espaloietako zolatzeak, urbanizazioak eta mantenu zerbitzuei buruzko informazioa eska ezazu, konpromisorik gabe.

Proiektua aztertzera joango gara eta neurrira eginiko aurrekontua prestatuko dizugu.

DEITU IEZAGUZU: 943 45 05 25

ESKA EZAZU AURREKONTUA